TERBUTALINA

Terbutalinak dantza egitera bultzatzen zaitu goizero dutxa pattarrarekin hartuko bazenu bezala. Terbutalina tabakoa, hondartza eta politikari inputatuen arteko ezkontzak gustuko dituen garaje-punk musika talde parrandazalea da, Galizia mendebaldeko kostaldetik datoz eta  bost asmatikok osatzen dute. 

 

2010ean sortu, eta oraino ez diote jotzeari, hazteari eta ondo pasatzeari utzi. Galiziako bost promiskuo eta monogamo hauek euren garaje-punk bizia jaialdi eta areto anitzetatik eraman dute. Izan ere, euren zuzenekoari esker 2014an “Artistas en Ruta” biran aukeratua izan zen taldea.  

 

Terbutalinak hainbat disko atera ditu. Bere azkenaurreko LPari, A MUERTE izenekoa, Musika Independentearen Sarietan galegoz egindako album onenaren saria eman zioten. 2015eko azaroan beren azkeneko lana kaleratu dute, AL OTOMANO SE LE VA LA MANO; A Ponte estudioan grabatua, Jim Diamon-ek (The White Stripes, The Sonics) Ghetto Recoders-en (Detroit) masterizatu zuen eta Folc Records-ek eta Grabaciones de Impactok editatu dute.

FACEBOOK TERBUTALINA
TWITTER TERBUTALINA
YOUTUBE TERBUTALINA
BANDCAMP TERBUTALINA
SOUNDCLOUD TERBUTALINA